Astolako entzutegia

Astolako entzutegia

txarli
Astolako auzitegi eta kartzelaren eraikinak Durangoko Merinaldeko justiziarekin, administrazioarekin eta gobernuarekin lotutako funtzio guztiak batu zituen XIX. mendearen amaiera arte. Merinaldeak 1578an erosi zuen antzina Zubiaurre deitutako etxe hau eta eskualdeko elizateek eta uriek zituzten erakunderik garrantzitsuenen egoitza bilakatu zuen. 1784an Tomas de Basterretxeak aurreko horma guztiz eraberritu zuenean hartu zuen gaur egun duen itxura. Astolan Teniente Korrejidorearen bizilekua, lehen instantziako epaiketetarako auzitegia eta Merinaldeko kartzela zeuden. Gainera, bertan hamalau herriek: uri eta elizate guztiek, Elorriok eta San Agustinetxebarriak izan ezik, 1630etik ez baitzuten parte hartzen. Barrualdean ziega ikusi daiteke, burdinezko hesi sendoz itxita, zepo handi bat eta girgiluak. Sorginkeria leporatutako emakumeak, bidelapurrak eta bestelako lapurrak izan zituzten preso ziega honetan. ---------------------------------------------------------- All common functions of justice, administration and government of the Merindad of Durango were conducted from the Astola auditorium and prison until the end of the 19th century. This house was bought by the Merindad in 1578 and refurbished by Tomas de Basterretxea in 1784. This was the site of the residence of the Deputy Mayor, the courtrooms and the prison. The dungeon remains intact with its bars, trap and fetters for prisioners. #Abadiño #Astola #auditorium #entzutegia #kartzela #prison
Default Title